Katea-legaia enpresan aitzindaria izango den hitzarmen berria estreinatu da. Desgaitasunak dituzten 1.000 inguru langileek egiten dute lan Katea-Legaia enpresan, eta horietatik %95ak desgaitasun sensoriala, fisikoa edo adimen desgaitasuna dute.
Hilabeteetako negoziazioen ondoren, sindikatuek lortu dute soldatak %3,3 igotzea 2018an. Igoera honen %0,7a lineala izango da. 2019 eta 2020ko nominetan hobekuntza %0,35 gehi inflazioa izango dute, %2ko hazkunde minimoa izango duten tope batekin.
Katea-Legaiako langileen %81,2ak onartu zuten hitzarmen kolektiboaren inguruan, orain egun batzuk, CCOOeko Industria sektoreak landutako aurreakordioa. Honek lan baldintzak 2020 urtera bitarte erregulatuko ditu. «Katea-Legaiak, Gipuzkoan zehar, dituen hamabi lan zentroetako langileek aitortu dute, modu honetan, sindikatuen lana eta inplikazioa» dio CCOO sindikatuak.
Aurreko urteko azaroan hasi ziren hitzarmen kolektibo aitzindaria izango zenaren negoziaketa. «Ez da bakarrik sindikatuen arteko batasuna, ohikoa ez dena Euskadin, baizik eta langileek beharrezko eta erdigunean ezarri dituen protagonismoa izan dute. Negoziazio mahaira eraman diren erabakien partehartze aktiboa izan dute eta beraien ikuspuntua eta kezkak helduarazi dituzte momenturo».
Hauteskunde sindikalak eta afiliazioa
CCOOek 19 delegatu ditu Katea-Legaian eta ehunbat afiliatu. «Urria eta datorren urteko maiatzaren bitartean ospatuko dira hauteskunde sindikalak Katea-Legaiak dituen hamabi lan zentroetan eta enpresa bezero guneetan. CCOO Industriak espero du duen ordezkaritza hori hobetzea».