Aurreneko porrota asteburuan Mundarrok, Billabonaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 02:00

Jardunaldi gazia izan zuten as­­tigartarrek larunbatean. Sei­­garren jardunaldiari zego­kion partidua jokatu zuten Bi­llabonaren aurka; 0-3 galdu zuten. Ligako aurreneko po­rrota izan hura, astigartarren­tzat.

Hasieratik, galtzen
Partidua hasi eta segituan es­treinatu zuten marka­gailua Bi­llabonakoek, nahiz eta As­ti­gartarrak ondo sartu ziren par­­tiduan. Aurreneko go­la asu­mitzeko aukerarik izan gabe, 21. mi­nutuan sar­tu zuten bi­garrena, 0-2. 

Nahiz eta bigarren horrek kolpea suposatu zuen asti­gar­ta­rrentzat, ez zuten amo­rerik eman eta lehenengo go­laren bila joan ziren Mun­darrokoak.

Alde batetik bestera balo­ia ondo mugitu zuten, hala ere, sakontasun eta aukera gutxi sortu zituzten, aurka­ria­ren meritu eta lan onaren ondorio.

Atsedenetik bueltan par­ti­duak berdin-berdin jarrai­tu zuen. Gainera, hiruga­rre­na sartzea ere lortu zuen Billabonak aurreneko laur­de­nean. Hortik aurrera, aurkakoek ez zieten utzi moreei partidura bueltatzen; atzean sendo eta ordenean egoteaz gain, partiduaren erritmoa eramaten jakin zuten. 

Hala eta guztiz ere, le­henengo postuan jarraitzen du Mun­darrok, eta datorren astean bigarrenaren kontra, Euskaldunaren kontra, ne­ur­­tu­ko ditu indarrak, Ando­ainen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!