Endika Barrenetxeak 30-24 irabazi zion Josetxo ezkurrari Master Torneoko bere lehengo partiduan eta finalerdietara sailkatzea lortu du. Bertan, Uterga izango du aurkari datorren larunbatean eta finalerako txartelaren bila irtengo dira. Pasa den urtean 30-15 irabazi zuen hernaniarrak Utergaren kontra finalerdia, baina aurten joko haundiz dabil Doneztebeko aurrelaria.