Azaroaren 30eko bertso afarirako, txartelak salgai

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 10a, 01:00

Bertso afaria antolatu du Asti­ga­rragako Zipotza kultur elkarteak, azaroaren 30erako, ostiralarekin. Zipotza elkartean izango da, iluntzeko 20:30etan hasita, eta puntako bi bertsolari egongo dira bertan: Agin Laburu astigartarra, eta Oihana Iguaran amasa-billabonatarra. Bertso afarirako sarrerak, dagoeneko salgai daude, Zipotza tabernan, 20 euroan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!