Urtero izaten dute aukera Ereñotzuko adinekoek, taldean irteera bat egiteko. Aurtengoan, Zumaia bisitatu dute. Eguraldia lagun, lehengo larunbatean ibili ziren bertan. Aurrena, interpretazio-zentroa ezagutu zuten, eta gero, itsasontzian Algorrira joan ziren, flyschak gertutik ikusteko. Eguna borobiltzeko, bazkari eder batekin gozatzeko aukera izan zuten Ereñotzura bueltatu aurretik.