Margoketa lanak gaur, Antziolan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 02:00

Margoketa lanak egingo ditu Udalak, egun hauetan. Gaur, aparkaleku batzuk margotuko dituzte Antziola kaleko ezkerreko aldean. Lerrokatzea aldatuko dute, eta ibilgailuen atze­­ko aldea espaloiaren kontra geldituko da, «oinez­koen segurtasuna areagotu eta zamalanak errazteko asmoz». Bihar, berriz, Gol­daraz kalean udaberrian berritu ziren aparkalekuak margotuko dituzte. 08:00etan hasiko dira, alboko aparkalekuak eta zubiaren azpikoak mar­gotzen. Ez dute trafikoa etengo. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!