Beldur Barik topaketa, larunbatean Biterin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 02:00

Beste urte batez jarri dute martxan aurten, indarkeria se­xista prebenitzeko, Beldur Ba­rik programa, gazteei zu­zen­dutakoa. Horretarako, ikusen­tzu­nezkoen lehiaketa antolatu dute, 12 eta 26 urte bitarteko­en­tzat. Helburua da, bideoen bitartez erakustea, neska eta mutilek nola erantzuten duten desberdintasun egoeren aurre­an, eta nola egiten dieten au­rre indarkeria sexistaren adie­razpenei, Beldur Barik jarre­ra­rekin. Lehiaketan parte har­tze­ko, azaroaren 9ra arte dago epea, eta www.beldurbarik.eus webgunera bidali behar dira.

Lehiaketa propioa eta topaketa, Hernanin
Baina orokorraz gain, lehia­ke­ta propioa antolatu dute Her­na­nin ere: orokorrean parte hartzen duten hernaniarren artean izango da, eta sari po­to­loak banatuko dituzte: 150 eu­ro­ko saria, bi kategorietan (12-18 urte eta 18-26 urte).

Hernaniarren bideo guztie­kin, emanaldia antolatu dute azaroaren 23an, 18:30etan Bi­te­rin. Bideoak ikusi, merien­da­tu, eta sari banaketa egingo dute bertan.

Horren aurretik, beste topa­keta bat ere antolatu dute Her­nanin. Larunbat honetan ber­tan izango da, 10:00etan ha­si­ta Biterin; eta bi tailer eskai­niko dituzte: neskei bideratuta autodefentsa feminista taile­rra, Izaro Auz­mendirekin; eta mutilei zu­zenduta, ligoteoa eta pornografia aztertzeko taile­rra, Ibai Fresnedorekin.

Lehiaketa orokorreko sari banaketa eta topaketa, berriz, azaroaren 24an izango da; eta joateko, autobusa doan jarriko dute Hernanitik. Izena emateko: www.beldurbarik.eus.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!