Abesten hasi ohi du urtea jubilatuen egoitzako Goiz Eguzki abesbatzak, eta halaxe egin du aurten ere. Kontzertu berezia eskaini zuen egoitzaren areto nagusian, urteari ongietorria emateko; era berean, harrera ederra egin zieten haiei Goiz Eguzkiko bazkide eta taldearen jarraitzaileek. Gabonetako hamabi abesti abestu zituzten, Jesus Huegun eta Javier Zubimendiren zuzendaritzapean.