Urteko azken auzo festa iritsi da

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 26a, 02:00

HERNANIARRAK  beti egon dira  estuki lotuak Txantxillara. Urte­etan herriko kanposantua zena futbol zelai bihurtu zen eta herritar askoren pozak  eta tristurak bertan azaleratzen ziren astebururo. Ondoren au­zo oso bat eraiki zen bertan eta gaur egun urtez urte pozak berreskuratu eta tristurak atzean uzten dituzte.  
Sei­ga­rrenez ospatuko di­tuz­te aurten, Txantxilla au­zoko ja­iak, Hernaniko auzo­etako azkenekoak bihurtu dire­nak. Eta gaur hasiko dira, eta bihar la­runbatean egun haun­dia ospatuko dute. Beste behin, beraz, Arimen Egu­naren edo Gau beltzaren buel­tan ospatuko dituzte, lehe­nago aipaturiko Her­naniko hilerri zaharra zegoen tokian, hain justu.
Txupinazoa, 20:00etan bota aurretik, puzgarriak jarriko dira haurren gozamenerako auzoko plazan eta  denentzako pintxopotea an­to­latu da. Ondo­ren botako dute txupi­nazoa, eta ongi­etorri berezia egingo diote Arima Bihurriari, trikitilariek lagunduta.

Biharkoa da egun nagusia eta arimen kalejirak dantza estreinatuko du
Biharkoa izango da egun nagusia, eta krosarekin ekin­go diote. Haurrena egingo dute hasteko, eta helduena ondo­ren, Santa Barbarako ermitara igo eta jaitsiz, 6,3 kilometro osatzeko.
Helmugara aurrena iristen denak bakarrik ez, er­mitako kanpaia jotzen lehe­nengoak ere izango du saria gero. Izenematea zabalik dago, www.herrikrosa.eus web­gu­nean, 5 euroan. Bihar ber­tan, 10:00ak baino lehen irte­eran, 7 euro izango dira.
Sagardo dastaketa eta au­zotarren bazkaria ere izango dira eguerdian. Plazan biltzen dira bizilagunak giro ezin­hobean mahaiaren ingu­ruan. Eta arratsalde­an, arimen ka­le­jirak hartuko du prota­go­nis­moa, bes­te behin.
Iluntzearekin batera ate­rako di­­ra haur eta gazte­txoak, bel­tzez jantzita eta aurpegiak margotuta, dultzai­neroen la­guntzaz. Aurten, gainera, no­be­­dade bat ere izango du kale­jirak: dan­tza egingo dute ari­mek, doi­nu be­re­zi bat oinarri har­tuta, Irun­go Agirretxe ana­iei esker iri­tsi za­ie­na. Dantza lehe­nengo aldiz ikusteko au­kera dute bihar herritarrek 19:00etatik aurrera
Doinu horrekin dan­tza­tuz eta kale­jiran, urte osoko giro txa­rrak, beldurrak, zalantzak eta kez­kak uxatuko dizkiete ari­mek, bertaratuei, erratza eta mas­ku­riak astinduz. Gau­er­diarekin batera amai­tuko da festa.

 

TXANTXILLAKO JAIAK
Egitaraua
URRIAK 26, gaur
17:00-18:30, Puzgarriak, Txantxillako plazan.
18:00, Pintxopotea.
20:00, Jaien hasiera: txupinazoa eta Arima Bihurriaren etorrera, trikitilariek lagunduta.

URRIAK 27, bihar
10:00, Diana, Hernani Musika Eskolako txistulariekin.
10:15, Haurren krosa.
10:30, VI. Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla Krosa.
11:00, Haur jolasak.
12:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak.
14:30, Auzotarren bazkaria.
17:00, Toka txapelketa (lehenik haurrak eta ondoren helduak).
17:00, Pirata Garrapata haurrentzako ikuskizuna.
18:00, Txokolatada
19:00, Arimen kalejira, Hernaniko
dultzaina taldekoekin.
20:00, Pintxopotea, Matraka elektro­txarangak lagunduta.
23:45, Festen amaiera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!