‘80 egunean’ pelikula bihar, eta ‘Egin jauzi!’ kanpaina martxan

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 24a, 02:00

Ikasturteko martxa hartuta, bere egitasmo guztiak abian jarrita da Dobera Euskara El­kartea. Horrela, bihar eskainiko du Zinea Euskaraz! programaren hurrengo saioa, urrikoa, arratsaldeko 18:30etan San­di­us­­terrin: 80 egunean pelikula ja­rriko dute, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutakoa. Sarreraren truke, borondatea eskatuko dute.
104 minututan, Axun eta Maiteren istorioa konta­tzen du filmak. Lagun minak izan ziren gaztetan, eta 70 urterekin, os­pitalean egingo dute topo be­rriro, 50 urte luzeren ondoren. Laster konturatuko dira, bien arteko kimika ez dela aldatu. Gustura arituko dira elkarrekin, Axun konturatu arte Maite lesbiana dela. Orduan, bere sen­timenduak dudan jarriko ditu Axunek: zer jarraitu, bu­rua ala bihotza?

Jauzi egiteko mila arrazoi, mintzapraktikarekin
Gure Artean Euskaraz mintzapraktika egitasmoa ere, dagoeneko jarri du martxan Dobe­rak. Eta hori aurkezteko, Egin jauzi! kanpaina abiatu du, To­pagunearekin batera. Astean behin elkartzen dira, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta mintzapraktika egin nahi dutenak, jauzi egiteko, helburu ezberdinekin: euskera hobetu, gehiago erabili, euskeraz bizi, normalizazioaren alde egin, inguru euskalduna sortu... Tal­de txikitan elkartzen di­ra, pa­se­oan, kafetegian, parkean...
Parte hartzeko, nahikoa da euskeraz komunikatzeko gu­txieneko maila izatea, eta astean ordubetez elkartzeko prest egotea. Doberan eman behar da izena: Larramendi 11 beheko bulegoan, 943 33 27 99, edo dobera@dobera.eus. Gainera, nabarmendu dute laguntzaile beharra dagoela, saio horietan aritzeko boluntarioak, goizez edo arratsaldez. Eta na­bar­mendu dute, EHUko ikasleek kredituak jasoko dituztela, hori egiteagatik: 25 ordurengatik, kreditu aske bat.

Loteria ere, salgai
Azkenik, Doberak jakinarazi du, dagoeneko salgai daukala Gabonetako loteria, bulegoan. Ohi bezala, 5 euroan daude: 4 euro jokatzen dira, eta euro bat elkarteari laguntzeko da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!