Katalunian barrena, astebete ederra

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 23a, 02:00

Urteurreneko ospakizunetan mur­gilduko da Goiz Eguzki, larunbat honetan (bazkarirako tiketak agortuta daude); baina ondo pasatzeko, duela aste batzuk ere izan zuten parada ederra. Kataluniako Costa Bravan barrena egin zuten bidaia, irailaren 24tik urriaren 1era, eta makina bat toki bisitatu zituzten: Lloret de Marren hartu zuten hotela, eta Tossa de Mar, Ampuria Brava, Girona, Banyoles, Betalú, L’Escala, Bar­tze­­lona eta Montserratera egin zi­tuzten irteerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!