Beste bi saiotarako jarri dute zita, Inmigrazinearekin jarraitzeko, Amher-SOS Arrazakeria elkartetik. Bihar bertan izango da hurrengoa, urriko saioa: Las mujeres de verdad tienen curvas pelikula jarriko dute, Biterin, arratsaldeko 19:00etan hasita. «Migratzaileen bigarren belaunaldiko gatazkak, genero eraikuntza edota kultura identitatea bezalako gaiak, modu erraz eta dibertigarrian lantzen ditu filmak. Mexikotik Estatu Batuetara joandako familia bateko alaba da protagonista, eta gatazka sortuko da, familiak berarentzat dituen asmoen gainetik bere nahiak jartzen saiatzean», aurreratu dute.
Azaroko pelikula, ‘Un franco 14 pesetas’
Datorren hilabeterako ere jarri dute hitzordua: Un franco 14 pesetas emango dute azaroaren 21ean, arratsaldeko 19:00etan hasita Biterin.