Hildako senitartekoak, lagunak, ezagunak... urteko egun guztietan presente izaten badira ere, atzoko egunez, omenaldi berezia egiteko ohitura izaten da hilerrietan. Lore sortak eta zentroak hartu, eta hilerrirako bidea egin zuten atzo ehundaka hernaniarrek. Eguraldi lainotua eta euria izan ziren bidelagun eta horrek aurreko bi urteetan baino jende gutxiago hurbiltzea ekarri zuen. Hala ere, kolore berezia hartzen du hilerriak Santu Guztien Egunean.
Gaur berriz, Hildakoen edo Arimen Eguna izango da, eta beste bi meza ospatuko dituzte Hernanin, ohi bezala.
Goizeko 09:00etan, Agustinetan egingo dute; eta arratsaldean, berriz, 19:00etan izango da San Joan Bataiatzailea parrokian.