Kafeari buruzko lehiaketan saridun, Iñigo Legorburu

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

iñigo Legorburu hernaniartutako idazlearen azkeneko sa­ri­ak, saria dakar, baita ere, Kro­­nikalari batzuentzat. 

Hain zuzen, Gosoa Kafea Li­teratura Lehiaketako euskerazko ataleko aurreneko saria jaso du Berotegi efektua izeneko la­narekin. Gaztelaniazko atalean, aldiz, Eduardo Solana gailendu da, Argi lanarekin.

Bi lanekin, liburuxka bat ka­­leratu dute, eta horietako bost jaso ditu Kronikak Iñigo Le­gorbururen eskutik, Kroni­ka­la­rien artean zozketatzeko. 

‘Kafearen argitasuna’ gaiaren bueltan
Gosea Kafearen Kontakizun La­burren III. lehiaketa da hau, eta oraingo honetan, kafearen ar­gi­tasuna gaiaren bueltan idatzi behar izan dituzte lanak. 
Iñigo Legorbururen kasuan, Berotegi Efektua deritzon lana aurkeztu zuen, depresioari bu­ruz hitz egiten duena. Berak dioenaren arabera, «norberaren argitasun faltari» buruzkoa, hain zuzen. 

Gainera, Hernaniko txoko bat da, kokaleku: Karabeleko etxaldea. Bertan, ama eta seme baten arteko harremanez di­har­­du; amak aurrera egiteko, Karabelekon dauden inbernadero edo negutegiak baliatuko ditu, depresioa gainditzeko. 

Eduardo Solanak, aldiz, Ar­giren istorioa kontatzen du: kafetegi bat duen familiaren emakumeen arteko istorioa da, eta bertako alaba da Argi. 
Solana egun Madrilen bizi den errenteriarra da. 

Saria ere, xelebrea
Gaia xelebrea den bezala, saria ere halakoa da. Bi kontakizunak agertzen diren 50na ale ja­so zituen egile bakoitzak, bai­ta diploma bana ere. 
Horrez gain, kafea ere jaso zuten, baina ez nolanahi, euren pisua kafe kilotan oparitu zieten. Legorbururen kasuan, 86 kilo kafe; eta Solanarenean, 71.

Zozketa, ostiralean
Jasotako aleetatik, 5 ale eman dizkio Iñigo Legorburuk Kro­nikari. Horiek, Kronikalarien artean zozketatuko ditu, datorren ostiralean. Ordura arte, nahi duenak, Kronikalari egiteko aukera izango du, 25 euroren truke. Informazio gehiagorako: Larramendi 11, 943 33 08 99 edo kronika@kronika.eus

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!