Plan berezia izango dute larunbat honetan astigartarrek, iragarrita dagoen eguraldi txarrari aurre egiteko. Txarriboda antzezlana eskainiko du Hika Teatroak. Iluntzeko 20:00etan hasita izango da, kultur etxean.
Ezkontzaren ondorengoak
Mireia eta Imanol ezkondu berriak dira, eta hori ospatzeko, festa haundia antolatu du Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak. Gonbidatu guztiak bertan daudela dirudienean, hasiko dira ezustekoak.
Lehenengo, Txusa azalduko da; gero, Flores Sarjentuak Patxi Bilbaoren atxilotze-agindua dakar esku artean. Horrek guztiak eta beste hainbat sorpresek, kolokan jarriko dute Mireia eta Imanolen ezkon–tzako ospakizun-festa.
Sarrerak dagoeneko, salgai
Kabaret estiloan antzeztutakoa da, eta dagoeneko sarrerak salgai daude www.astigarraga.eus web-orrian. Egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira. Prezioa: helduek, 6 euro; adin txikikoek, 3 euro.