Txantxillako jaiak aurten ostiralean, urriaren 26an, eta larunbatean, urriaren 27an, ospatuko dira. Jaien hasiera 20:00etan izango da ostiralean Arima bihurriaren igoerarekin. Eta larunbata ekitaldiz josita egongo da goizeko 10:00etatik festen amaiera arte, gauerdi aldera. Adin guztientzako jaiak izango dira.