Erraustegiaren aurkako larunbateko manifestazioa aurkeztu zuten Tilosetan, hernaniarrak animatzeko manifestazioan parte hartzera. Hernanin Zero Zabor elkarteak antolatu zuen ekintza. Erraustegia Gelditu lelopean, manifestazioa dago deituta Donostian urriaren 27rako, 17:00etan, Mendeurren plazatik abiatuta. Hainbat eragile desberdinek deitu dute.