«Igerilekuek sortzen dituzten zalantzak ez dira argitu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 22a, 02:00

UDAL  igerilekuko obraren in­guruan sortutako zalantzak argitzeko ezohiko Plenoa eskatu zuen EAJk, 15 urtetan lehenengoa, eta egin zen pasa den urriaren 4ean. Bertan, sortutako zalantzak eta «batez ere ondorioak argitzeko» EAJk prentsaurrekoa eman zuen pasa den astean Batzokian.
«Lehenik eta behin eskertu EH Bilduri, azkenean, 13 hilabete igerilekuko obrak amaitu eta gero, txosten batzuk iritsi izana igerilekuen errealitatea nolakoa den argitu digutenak. EH Bildurentzat igerilekuen gaia amaituta egon liteke, baina EAK-PNVrentzat ez» dio Amonarraiz bozeramaileak.
Gobernu Taldeak argitu ez dituen hainbat za­lan­tza dituzte jeltzaleek. «Hasteko proi­ek­tuan zeu­den zutabe eta biga kopurua eta errealitatean daudenak ez dira berdinak.  Alda­ke­ta justifikatzen duen  txostena ekainean argitaratu zuen obra zuzendaritzak, igerilekuak 2017­ko irailean ireki zirenean. Hau ez siniestekoa da. Eta aldaketa egitea erabaki bal­din bazuen zuzendaritza obrak, seguru  irizpide egokiz, zer­gatik ordaintzen dugu aldaketa aurretik zuen kostua zutabe eta bigak tamainu al­de­tik txikiagotu egin direnean?».
«Biomasa galdararen kalkuluarekiko proiektuan ager­tzen diren akatsak, orain instalakuntza martxan dagoenean aztertuko dira, orain hotza egiten duenean aldageletan eta igerileku txikiari tenperatura igotzen ez zaionean. Idatzi, ikuskatu eta OKa eman zionak proiektuari ez al du erantzunkizunik?» galdetzen du EAJk. «Hezetasuna kentzeko gailuaren tamainak ere zalan­tzak sortu dizkigu. Kons­truk­to­rarekin lanean aritu zen enpresaren txostenek dio­te gaur egun lanean ari diren uraren tenperaturekin gaitasun gehiago behar duen ma­kina behar dela».
«Erai­ki­ne­ta­ko Ins­ta­lazio Termikoe­ta­ra­ko Arau­diak (RITE) derrigo­rrez­ko­tzat jotzen dituen isolatzaile estaldurak ez daude, eta erantzun dute nola jarri aztertzen ari direla. Idatzi, ikuskatu eta OKa eman zionak proiektuari ez al du erantzunkizunik?» dio berriz ere EAJk.

«Babes eskaera egin genion Plenoari»
Amonarraizek dio: «Eska­tu­ko al da erantzunkizunik ozo­no makina babestu ez delako eta obran zehar puskatzeagatik?». Seigarren puntuan azal­tzen du alderdi jeltzaleak: «Baldintza agirian agertzen da ongi dauden osagai zaharrak aprobetxatu eta mantenduko zirela, baina ez da horrela izan. Ez al da ezerrez egingo obra zuzendaritzaren edo erai­kin enpresaren errespontsabilitatearen inguruan»
«Azpikontratuen portzentaia legeak dioenaren gainetik egon da. Ez da ezerrez egingo? Zergatik ez dira gabeziak argitzen?» azaltzen du EAJko bozeramaileak.
«EAJtik babes eskaera egin genion Plenoari» dio Amo­narraizek, «Alkateak bi ki­rol batzordeetan ‘eraikuntza en­pre­sak eta obra zuzendariak aztertzen ari zirela auzitegitara eramatea niri’ jakinarazi eta gero. Obra publiko baten ikuskatze lana egiten eri nin­tzen eta hori gure betebeharra da. Ez da ezerrez egingo?».

«Kloramina datuak legearen gainetik agertu dira»
«Ez da argitu ezta tximiniak erretako xafla edo txapa zergatik ez den aldatu. Eta zergatik ura edo dena delako isurkari jarioa dagoen eskailera berrietan» dio EAJk.
«Igerileku txikia ohikoa dena baino hotzago dago. Do­nostian 31 gradutara daude. Her­nanin energia murriztea lehenetsi da aurren guraso era­biltzaileen eskakizuna bai­no».
«Airearen kalitatean igerilekuan kloramina datua legeak dioenaren gainetik daude. Horregatik agertzen dira elementu berri asko herdoiluta baleude bezala. Igerilekuak itxi behar dira?. Zerbait estal­tzen ari dira?».
«Azkenik ere jakin dugu Gipuzkoar Igeriketa Federa­kun­tzan badela txosten bat non esaten den argiztapena urria dela eta tranpolinak ere ez direla egokiak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!