HIRUGARREN postutik lehendabizikora pasa da urte betean Txoko taberna. Bakailu pintxo goxoena dela aukeratu dute herritarrek, Txokok prestatu duena aurreko bi aste hauetan. Rufino beti egoten da aurreko postuetan eta pasa den urtean irabazi eta orain bi urte bigarren geratu ondoren, aurten hirugarren postua lortu du. Aurtengo ‘ezustea’ Goiz Argik eman du bigarren postuarekin.
Beste lehiaketa bat ere izan zen atzo, Bakailu Festan. Pil-pil eran prestatu zuten bakailua, 14 bikote partehartzaileek, eta irabazlea, Mikel Zurutuza eta Iñaki Kortajarenak prestatu zuten. Bigarren saria, berriz, Ainara Amunarriz eta Javi Ayesak lortu zuten, eta hirugarrena, Aritz Bragado, Juan Manuel Andrés, Mikel Uriarte eta Ander Mitxelenak. Horrekin, bukaera eman zioten atzo, Hernaniko Bakailu Asteari eta hurbildu ziren hernaniar eta ez hernaniarrek sagardoa eta pintxoak jan eta edan zituzten festa giroan bukaera ezin hobea emanez urteroko festa arrakastatsuari.