Karlos Azpeztegiaren kartzelatzearen aurka manifestazioa

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 21a, 02:00

Karlos Apeztegiaren kartzelaratzea «salatzeko» eta presoaren kaleratzea «exijitzeko» manifestazioa egin zen ostiralean Hernanin Karlos askatu. Bakea irabaztera goiburupean. Sortuk deitua Haimar Altuna, Gipuzkoako arduradun politikoak legeak aplikatzeko ari diren «neurri-bitasuna» gogor kritikatu du. «Eskandalu hutsa da: Inputazio berriak ad hoc asmatzen ari dira hamarkadetan kartzelan egon direnen zigorrak artifizialki luzatzeko. Eskandalu hutsa da: legeak bihurritzen dituzte Estatu-krimenak zigorrik gabe uzteko. Zertan ari PSOE? Aski da! Herri honek bakean eta bizikidetzan aurrerapausoak eman nahi dituen bitartean». Hernaniko Gazte Mugimenduak ondorengoa adierazi du: «Kapitalaren ejertzito armatua diren indar okupatzaileek eginiko operazioa irmoki salatu nahi dugu. Bestalde, Apeztegia eta bere ingurukoei babesa adierazi nahi diegu». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!