Bakailu astea amaitzera doa gaur eta bi lehiaketen irabazleak ezagutuko dira. Azken egunetan pintxoak dastatzen aritu eta gero jakingo da azkenean tabernen arteko pintxo lehiaketaren irabazleak zeintzuk izan diren. Hiru lehenengo sailkatuak zeintzuk izan diren jakingo dira.
Berriak-ek antolatzen duen ekitaldian aurten 28 tabernek hartu dute parte eta jende ugari ibili da tabernaz taberna pintxok dastatzen. Faboritoak ere zeintzuk diren entzun ahal izan da jendearen ahotan. Kinilietan agertzen dira Txoko edo Goiz Argi esaterako.
Eta amaitzeko Bakailu Festa ospatuko da Atsegindegin, 11:00etatik 14:30etara. Bakailua pil-pil eran lehiaketa izango da, sagardoa eta pintxoak ere eskainiko dituzte, eta bukatzeko, Bakailu Asteko sariak banatuko dituzte. Beraz, ez diote bukaera ixila emango hernaniarrek, Bakailu Astearen zazpigarren edizioari.
Bisita gidatua doan, hirigune historikoan
Besterik ere izango da gaur: bisita gidatua egingo dute hirigune historikoan barrena, goizeko 11:00etan hasita. Doan izango da, euskeraz, eta ez da aurrez apuntatu behar. Azaldu ordu horretan, Biterira.