Makarov eta Magi Ijurko, aurrez aurre

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 17a, 01:00

Bihar jokatuko da Hernaniko Xake Txapelketaren laugarren jardunaldia, 16:00etan hasita Kixkal tabernan. Eta partida bat izango da bereziki interesgarria: Makarovek eta Magi Ijurkok jokatuko dutena. Izan ere, sailkapeneko lider daude biak, Josetxorekin batera, 2,5 punturekin. Beste zortzi partida ere izango dira: Pinilla-Martiarena, J.R. Altuna-Udo Esnaola, Oxan-Erdozio, Iker Mendibil-Xerpa, Illart-Julian Romero, Joseba Goikoetxea-J.M. Berrotaran, Ekaitz-Peru Dominguez, eta Manelo-Artxi. Haurretan, berriz, Jon Sagarna-Ekain Estefano, eta Ekaitz eta Beñat Devesa anaiak aurrez aurre. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!