Florida auzoko etxe batean sua piztu da gaur arratsaldeko 18:00ak inguruan. Bertan lanean ari dira ertzaintza, udaltzaingoa eta larrialdi zerbitzuak. Ertzaintzaren arabera, badirudi sua etxe batean piztu dela, baina oraindik ez dakite zergatia. Badirudi ez dela zauriturik.