Ezustekoa ematera irtengo da Hernani

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 21a, 02:00

Hernanik ezustea eman nahi du gaur, 12:30etatik aurrera, Landaren, VRAC Quesos Entre­pinaresen aurka. Valla­do­li­de­ko taldea hamar­kadako do­mi­na­tzailea  izan da eta txa­pel­keta gehienetan lortu du ira­baztea. Gaur egungo Liga txa­pelduna da, baina ez du ha­siera ona izan aurtengo denboraldian. Ligako lehen­dabiziko bi partiduak galdu zituen eta ondorengo biak berriz irabazi. Hala ere pasa den asteburuan Supercopako finala galdu zuten El Salvador hirikidearen aurrean. 

Nahiz eta denboraldi ha­siera ez izan espero bezelakoa faborito nagusia da kanpoko taldea. Landaren ez du partidarik galdu Hernani lehenengo mailara bueltatu zenetik eta hori da beste arrazoia Hernanik garaipena lortzeko desioan. 

Denboraldi hasiera ona egin dute hernaniarrek, batez ere defentsan oso talde indartsua dela erakutsi dute eta azken bi partiduak irabazi dituzte. 

Garaipena ez da ezinezkoa eta horren bila irtengo dira burubelarri Polidorik zuzen­tzen dituen mutilak. Zaleen laguntza eta animoak ere beharrezkoak izango dira. Hirugarren garaipena haun­dia litzeteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!