Entsaio irekia, datorren ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Ateak irekiko ditu Hernaniko Musika Bandak, datorren ostegunean egingo duen entsaioan. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute zita, Mila­grosako lokalean; eta 20:00etan hasiko da entsaioa; aurretik, bertaratuek aukera izango dute, musikariengana gerturatzeko eta haien beroketa lanak zuzenean ikusteko. Horrela, entsaio ireki honetan, hernaniarrek edota Buruntzal­deako biztanleek, aukera izango dute, musikariekin bat eginez, «barru­ko bizipenaz eta ikasketaz gozatzeko». Musika munduan hasi direnei, zein dagoeneko denbora daramakitenei luzatu diete gonbitea, parte hartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!