Sorpresa emateko asmoz, finala gaur Gurutzealdek!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Urrea edo zilarra, baina do­mi­na batekin bueltatuko da Oier Gurutzealde, Munduko Txapel­ketatik. Seguru dauka hori!
Izan ere, finala jokatuko dute gaur, Frantziaren kontra, eguerdiko 13:00etan. Partidu zaila, astigartarrak aurreratu duen bezala: «lasai aterako ga­ra kantxara, presiorik gabe, ez baitaukagu ezer galtzeko. Eta ea sorpresa ematerik daukagun!». Edozein kasutan, Eneko Maiz billabonatarrak jokatuko du finala, bera aukeratu baitu hautatzaileak: «zaila ikusten nuen nik jokatzea, Eneko se­kulako mailan aritu baita par­ti­du garrantzitsuetan», azaldu du Gu­­rutzealdek. Jokatu duen partidu bakarra, nagusitasunez irabazi du astigartarrak, hala ere: 15-7 eta 15-1, Uruguay­ren kontra, ligaxkan.
Semifinala, ordea, Maizek jokatu zuen, eta bi setetan na­gusitu zitzaion Kubako Jhon Silver Li­naresi (15-4 eta 15-5), finalerako txartela lortzeko.
Gaur, urrezko dominaren lehian, Battitta Ducassou itxasuarra izango du aurrean billa­bonatarrak, ia seguru. Izan ere, lapurtarrak jokatu ditu, orain arteko partidu guztiak.
Finala zuzenean ikusteko aukera izango da, interneten: www.laliga4sports.es webgunean, Directos atalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!