Orain Presoak dinamikak deituta, manifestazio nazionala egingo dute gaur, Donostian, «espetxe politika irauli» nahian. Antiguoko tuneletik abiatuko dira, arratsaldeko 17:00etan. Inoizko manifestaziorik jendetsuena izatea nahi dute, antolatzaileek. Deialdiarekin bat egin dute Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek ere.