Erraustegiaren kontra, manifestazioa egingo dute urriaren 27an, Donostian; eta hori aurkezteko, agerraldia eta taldeko argazkia egingo dute gaur, Hernanin Zero Zabor taldeak antolatuta. Tilosetako eskaileretan jarri dute zita, eguerdiko 13:30etan. Manifestazioa, berriz, 17:00etan izango da gaur zortzi, Donostiako Mendeurren Plazatik. Honako taldeek deitu dute: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, OEIT, ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU, Eguzki, Ernai, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta No+Precariedad.