Denboraldia bikain hasi ondoren, ezusteko porrota jaso zuen Mundarrok, mutilen Gipuzkoako 1go mailan, aurreko jardunaldian: Alde Zaharra azkeneko sailkatuaren kontra galdu zuen, etxean (49-50). Eta porrotari lehenbailehen buelta emateko, partidu garrantzitsua daukate gaur. Liderraren kantxan jokatuko dute, Aloña Mendiren kontra; arratsaldeko 18:00etan hasita, Oñatiko Zubikoa kiroldegian. Irabazita, lidertzan berdinduta egongo dira astigartarrak.
Etxetik kanpo ariko dira, neska seniorrak ere, Gipuzkoako bigarren mailan. Easo Balerdiren kontra jokatuko dute gaur, Donostiako Bidebieta kiroldegian, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Aurreko astean hasi zuten liga, eta porrota gogorra jaso zuten astigartarrek, Alde Zaharraren kontrako partiduan (45-69).
Azkenaren kontra galdu zuten etxean, aurreko partiduan; eta horri buelta eman nahi diote, liderrari irabazita.
Hiru partidu, kiroldegian
Bi talde nagusiek ez, baina beste hiru taldek etxean jokatuko dute asteburu honetan, Astigarragako kiroldegian. Gaur bertan izango dira denak: hirugarren mailako mutil seniorrek, Saski Axular hartuko dute 16:00etan; baita mutil kadeteek ere, goizeko 09:30etan; eta mutil infantilek, azkenik, Zast Zarautz 2005 taldearen kontra jokatuko dute, 11:15etan.