Finalean da Irazustabarrena ere!

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Haundia egin zuen atzo Amaia Irazustabarrenak, Maider Men­dizabal anoetarrarekin: Mun­du­ko Txapelketaren finalerako sailkatu ziren, Mexikori irabazita, partidu luze bezain gogorrean. Galdu egin zuten aurreneko seta (9-15); erasora bera­iek jo zuten, baina akats dezente egin zituen Mendizabalek. Ez ziren eroso ibili bigarrenean ere, bai­na lortu zuten buelta eman eta partidua berdintzea (15-9). Desenpatean jokatu zen dena, beraz, eta izugarri luze jo zuen. Berdinduta joan ziren askotan, eta azkenean, hernaniarraren zenbait tanto bikain tarteko, aurrea hartu eta partidua irabaztea lortu zuten (10-8). 
Horrela, hernaniar bat ez, bi izango dira finaletan: Ira­zus­tabarrena pa­laz eta Aitor Go­rro­txategi eskuz; biak ere, goizeko 11:00etan. Eta Frantziaren kontra joka­tuko dute biek, gainera.
Bi partiduak zuzenean ikusi ahal izango dira, internet bidez: www.laliga4sports.es webgunean, Directos atalean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!