Lidertza askatu gabe jarraitzen du Mundarrok, Erregional Preferenteen mailan; eta aurreneko postu horretan segi nahi du, gaur ere: Billabonaren kontra jokatuko dute moreek, arratsaldeko 16:00etan, Zarkumendegin. Seigarren garaipena bilatuko dute astigartarrek, orain arteko bostak irabazi ondoren. Gainera, gol gehien sartu eta gutxien jaso dituen taldea da.
Zaleen animoen artean hartuko du Mundarrok, ligako seigarren sailkatua dena. Galdu gabe daude billabonatarrak ere, bi partidu irabazi eta beste hiru berdinduta.