Izenematea irekita, Txantxillako krosean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Festetako egitarauaren barruan, Txantxilla-Santa Barbara-Txantxilla krosa egingo da hilaren 27an, eta izenematea irekita dago dagoeneko, www.herrikrosa.eus helbidean, 5 euroan. Egunean bertan ere izango da aukera izena emateko, 7 euroan, 09:15etatik 10:00etara. 16 urtetik gorakoek hartu ahal izango dute parte, eta aurten ere, sari be­rezia izango da ermitako kanpaia jotzen duen aurrenekoarentzat. Las­ter­keta 10:30etan hasiko da; 10:15etan haurren lasterketa egingo da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!