Gora egiteko aukera, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Valladoliden aurka jokatuko dute bihar Ohorezko Mailako mutilek Landaren, eguerdiko 12:30etan. Beste bost taldek bezala, hernaniarrek ere orain arteko lau partiduetatik bina irabazi eta galdu dituzte. Egoera berean dago Valladolideko Quesos ere. Beraz, partidu zaila bada ere, aukera polita dauka Hernanik, etxekoen berotasuna lagun, beste garaipen bat lortu eta sailkapenean koxka bat gora egiteko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!