Aurkezpena eta festa gaur, Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Denboraldi berriko aurkezpen festa egingo du gaur Hernaniko Eskubaloi Taldeak, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Atsegindegin. Dena den, 10:00etan, infantil mailako mutilen partidua jokatuko da kiroldegian. Atsegindegiko festan, pintxoak eta taldearen aurkezpena egingo dira hasteko, eta bertan, Asier Zubiria ere aurkeztuko dute: Bidasoako atezain eta kapitain ohiak klubarekin egin du bat. Ondoren, 14:00etan bazkaria egingo da, eta segidan, talde argazki xelebre lehiaketa, jolasak, bingoa, merienda eta disko festa izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!