«Polita izan zen taldea aurreneko mailan uztea, hori delako bere tokia»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Joan den urtean utzi zion Oier Garridok (Hernani, 29 urte),  saskibaloian jokatzeari; bere ibilbideko momenturik gozoe­ne­tako batean: Gipuz­koa­­ko 1go mailara bueltatzeko igo­era lortuta. «Dagokion to­ki­an» utzi nahi zuen Her­na­niko saski­baloi taldea, hain­bes­te urtetan bere talde izan dena, eta izaten se­giko duena. Taldearekin en­tre­na­tzen ja­rraitzen du orain, eta taldeko delegatua da. Urko Vitoria en­trenatzailearen lagun­tzaile lanetan ere aritzen da.

Erretiratuta bai, baina Hernaniko saskibaloi taldean jarraitzen duzu. Zein da zure egitekoa?
Nire esperientziarekin, daki­da­­na erakutsi nahi diet gaz­teei, eta entrenatzaileari la­gun­du, behar duenean. Ahal dudan guz­­tian lagundu nahi dut. Hain­­beste urtetan nire­kin jo­ka­­­tu du­tenek badakite nola­koa naizen kantxan, eta errespetu puntu bat ere ba­du­te; eredu be­zala edo... Joka­tu­ko banu beza­la ari naiz en­tre­natzen, beraie­kin. Lehen bai­no gehiago, akaso!

Eta ez dizute inbidiarik ematen, partiduetan?
Bai, ez dut ezetz esango. Bai­na nik urte asko daramazkit, eta jende berria sartu behar da, tal­­deari frexkura emango dio­na. Laguntzeko nago hor, baina iri­tsi da garaia, gazteei jo­ka­tzen uzteko. Eta ea be­ra­iek egin de­zaketen, guk lortu ez duguna… Akaso noizbait bueltatuko naiz, batek daki. Baina oraingoz, des­­kantsatu egin nahi dut, eta aste­buruak dis­fru­ta­tu, orain arte egin ez dudana…

Txikitan hasi zinen jokatzen...
Bai, eskola kirolean. Gure la­gun baten aitak talde bat entre­na­tzen zuen, eta berak esanda animatu ginen. Eta gustatuta, gaur arte. Ez nuen imajinatu ere egingo, hain­bes­te urtetan arituko nin­tze­nik. Eskola ki­ro­la bukatuta, Hernanin garai ho­rre­tan tal­de­rik ez zegoenez, gure gu­ra­soek jarri zuten mar­txan, kadete mai­la­ko talde ba­tekin. Beraiek jarri zuten dirua eta bultzatu zuten proiektua. Urte­­ekin, kategoriaz pasatzen ginenean, talde berriak sor­tzen joan ginen: jubenilena aurre­na, eta seniorrena gero. Gure anai-arreba txi­kie­kin eta animatu ziren gazteekin, azpiko kate­go­riak ere osatu ziren. Baina nire belaunaldia izan zen aurre­ne­koa beti, mai­la guztietan. Au­rre­­tik, ez ge­neu­kan erre­ferenterik Her­na­nin, jokatzen ikusteko.

11 urte egin dituzu seniorretan. Nola laburbilduko zenituzke?
Uste dut taldeari eman diodala ahal nuen guztia, eta izan nai­zela jokalari bat nortasuna zue­na, momentu estuetan urduri jartzen ez zena. Eskolta edo ale­ro bezala aritu naiz azke­ne­ko urteotan, baina postu guz­tietan jokatu dut, nire ibil­bi­dean. Izan ere, 12 urterekin nahiko altua nintzen, eta pibot bezala aritzen nintzen. Baina gero ez nintzen askorik hazi, eta txiki geratzen joan nintzen; eta horrekin, postuz aldatzen.

Zein izan dira momentu politenak, hainbeste urtetan?
Jubenilak ginenekoa aipatuko nuke bat: Neguko Kopa deitzen dena irabazi genuen orduan. Eta bestea, joan den den­bo­ral­dikoa, lehenengo mailara igoe­ra lortu genuenean.

Taldean asko poztu ziren igoerarekin, bereziki zure despedida zelako.
Duela bi urte jaitsi ginenean, ez genuen espero. Ni orduan erre­tiratzekoa nintzen, baina bes­te urte bat geratzea erabaki nuen, ea aurreneko mailara bueltatzen ginen. Poz haundia izan zen. Orain taldean dau­de­nek, txikitatik ikusi naute jo­ka­­tzen; eta ez dut uste admi­ra­zioa izango dutenik, baina aka­so bai izan naizela erre­fe­ren­te be­ra­ien­tzat, zentzu ba­tean. Gehie­nak entrenatu egin ditut nik, azpiko kategorietan. 10 urte zi­tuz­tenetik, orain 20-22 dauz­ka­ten arte ezagutu ditut.

Asko aldatu da senior taldea, aurreneko urte haietatik?
Lehen gogorragoak ginen, altu­e­ra gehiago geneukan; orain, azkeneko belaunaldiak ba­jua­goak dira. Ez dira hain indar­tsuak, baina azkarragoak dira. Asko aldatu da jokoa, eta ara­uak ere alda­tzen dira; ego­ki­tzen joan behar duzu. Duela 10 urte­ko gauzek, orain ez dute balio.

Zein mailatan hasi zineten, senior taldearekin?
Taldearen aurreneko urtean, Gi­puzkoako bigarren mailan aritu ginen. Baina hortik urte­betera, lehenengo mailako talde batek plaza utzi zuela eta, auke­­ra izan genuen aurreneko mai­lan jokatzeko. Urte asko egin genituen lehenengo mai­lan, baina azkeneko urtetan bi aldiz jaitsi gara; eta bietan lortu dugu hurrengo urtean igotzea. Eta uste dut talde honen maila hori dela, aurrenekoa, ikusita nola jokatzen dugun. Ez gu­txia­go eta ez gehiago, oraingoz. Be­raz, niretzako polita izan zen taldea bere mailan uztea.

Ez gehiago, diozu… Ez duzu ikusten taldea Euskal Ligan, hemendik urte batzuetara?
Asko aldatu behar dira gauzak. Euskal Ligan jokatzeko, oso jen­de ona behar da. Orain dau­denak onak dira, baina orain­dik ez gara iritsi puntu horre­tara, Euskal Ligan jokatzeko. Beti da zaila. Aurreko urtean ere, uste genuen igotzeko mo­du­ko taldea geneukala, baina asko kostatu zitzaigun azke­ne­an; seigarren postuan sailkatu ginen play-offa jokatzeko. Eta Gipuzkoako lehenengo mailan, oso jokalari onak daude.

Zuek talde gaztea daukazue gainera, ezta?
Oso gaztea. Zaharrenak 22 edo 23 urte izango ditu. Orain arte, ni nintzen beteranoena, urte askoren diferentziarekin!

Ondo hasi duzue denboraldia.
Bi garaipen lortu ditugu, eta beste biak oso gutxigatik galdu. Alde horretatik gustora, baina azkeneko momentu horietan, ten­tsioa dagoenean, nabaritu zai­gu esperientzia falta. Joan­go gara hori hobetzen.

Take Orbelaren kontra ariko zarete gaur. Nolako partidua espero duzue?
Beti irabazi izan diegu, baina haundiak diren talde horiekin, ezin da asmatu. Izan ere, Gipuz­k­oako lehenengo mailan ins­kri­batzen dituzte jokalariak, bai­na Euskal Ligako taldean jo­katzen dute gero. Aukera dau­kate, be­ha­rren arabera jokalari one­nak jaitsi edo igotzeko. Haien kon­tra galdu genuen orain bi urte, eta bigarren mailara jaitsi; onenak jarri zituzten gure kontra. Eta horrelakoen kontra ohituta ez zaudenez…

Mutil jubeniletan bi talde, eta kadeteetan bat; baina nesken talderik ez daukazue aurten. Beherakada izan du saskibaloiak Hernanin?
Asko jaitsi da, bai. Kirol berriak sartu dira, eta gero eta gutxia­go aritzen dira saskibaloian. Bai­na era berean, gaz­te­en lehia­tzeko grinak ere behera egin du. Le­hen, 18 urtera iristean, ez ze­nu­en zalantza­rik egi­ten, joka­tzen segiko zenuela. Orain, aldiz, ez dau­ka­te lehia­tzeko gogo hori; aldatu egin da. Hala ere, egia da taldeko ia de­nak hernania­rrak direla; beti izan da ho­rre­la. Beraz, zentzu ho­­rre­tan, esan dai­­teke ez dau­ka­la osasun txa­rra saskibaloiak, Hernanin.

Arantzaren bat geratu zaizu?
Ez nuke esango. Nik banekien zein maila neukan, eta norai­no iritsi nintekeen. Eta polita izan da Hernanin jokatzea, gustora egon naiz. Beste eskaintzarik ere ez zait iritsi (barrez)! Baina hau da nire kluba, beti izango da; eta espero dut bizirik jarrai­tu­ko duela. Nire seme-alabek Her­na­niko saskibaloi taldean joka­tzea gustatuko litzaidake. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!