Txirri, Mirri eta Txiribiton, jolaserako gogoz bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Umorea izango da protagonis­ta bihar, Foru Plazan. Hiru pailazo ezagunen bisita jasoko dute astigartarrek: Txirri, Mirri eta Txiribiton etorriko dira, eta Zoro gaitezen! ikuskizuna eskai­niko dute, udaletxeko plazan.

Arratsaldeko 17:30etan ha­si­­ko da saioa, eta antzerkia, ko­media, pailazokeriak, dan­tzak eta abestiak uztartuko di­tuzte, martxa ederrean. Horre­la, ez dira faltako bihurrikeriak, eta ezta betiko kantak ere: Paristik natorren; Txirri, Mirri eta Txi­ri­biton; Altza Pelipe...

Gainera, doakoa izango da emanaldirako sarrera. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!