Etxebizitzarean asteari bukaera, hiru zita berezik

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Ekintza ugari antolatu ditu, urrian zehar, Hernaniko Kale­ratzeak Stop taldeak, Etxebi­zi­­tzaren Astea deitu dute­na­ren barruan. Eta gaur emango diote bukaera, hiru zita bere­zi­rekin; Tilosetan izango dira denak, eguerditik gauera.

Hasteko, kale antzerki sa­ioa eskainiko du Barsani Kon­painiak, eguerdiko 13:00etan hasita: Kale gorrian.
Gero, iluntzean, doinu eta hitz jolas na­hasketa berezia izango da Tilo­setan: bertso­la­riak eta raperoak igoko dira taula gainera, elkarrekin, etxe­bizitza duin eta eskuragarria gai hartuta.

Hiru kontzertu, gauean
Eta azkenik, hiru kontzertu izango dira gauean, 23:30etan hasi eta 01:30ak arte. Andoni Tolosa Morau hernaniarrak eskainiko du aurrenekoa, eta J. Tiroren eta El Quinto Con Te­ne­dor taldearen emanal­diak izango dira gero.

Hiru emanaldi berezi hori­ekin, Kaleratzeak Stopek bu­ka­tutzat emango du Etxebizi­tza­ren Astea. Etxebizitza duin eta eskuragarri baterako esku­bidea aldarrikatu nahi izan dute, eta gaiaren inguruan herritarrak informatu. Horre­tarako, eskaini dituzte hi­tzal­diak, batzar irekiak, mahai inguruak... Beste modu bate­ra emango dute gaiaren berri gaurkoan, antzezle, bertso­la­ri, rapero eta musikarien aho­tik, festa giroan agurtzeko Etxe­bi­zitzaren Astea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!