Hernaniko Koordinadora Feministak azaroaren 25erako antolatutako ekintzen artean, gaur Buruberoki tailerra egingo da Herri Gunean 17:00etatik 18:00etara; kamiseta zahar bat eraman behar da. Bestalde, Herri Guneak antolatuta, gaur eta hilaren 28an plaza dantza ikastaroa emango da, 18:00etan. Larunbatetan, berriz, esperanto klaseak ematen hasi dira, 11:30etan.