Bihar ospatuko du Mendiriz Mendi elkarteak, aurtengo bazkide eguna. Arabako Antoñana herrira joango dira, handik Hornillos tontorrera igotzeko (994 metro), eta Ibernaloko ermitatik pasatzeko gero. 12 kilometroko ibilbidea izango da, zailtasun berezirik gabekoa, eta lau ordu inguru irautea espero dute. Gero, Acedoko kanpinean bazkalduko dute. Atsegindegin jarri dute elkartzeko zita, 07:30etan.