Diru-laguntza eta ekimenen berri, gaurko batzordean

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 15a, 12:22

Eguerdiko 14:30etan bilduko da gaur, udaletxeko pleno aretoan, Euskara, Hezkuntza eta Jaiak batzordea. Bederatzi puntuko gai-ordena landuko da bertan. Besteak beste, 2018ko diru-laguntza eta hitzarmenen kitapena landuko da, Zamalbide Bentak, Goldea, Aurrera mutilak, Herri eskolako gurasoak eta Astigar elkarteei dagokienean. Era berean, Euskaraldia eta Gurasolagun ekimenen berri emango da. Beste puntu batzuetan, Kontseilua, UEU, Santio Jaiak eta Astigarragako eta Urumeako Kronikak izango dira hizpide. Azkenik, Norberto Almandoz Musika Eskolak egindako proposamena ere landuko da, Galtzaur elkartean Musikoterapia tailerra eskaintzearen inguruan, eta kargu aldaketa aztertuko da. Ohi bezala, galdera eta eskariak egiteko tartearekin bukatuko da batzordea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!