«Halako proiektuak garrantzitsuak dira ikasleen interesak lantzen dituztelako»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

«Ze aukera polita! Guztioi ez di­gute halako aukera bat lu­za­tzen, aprobetxatu beharra dau­kagu!», pentsatu zuen Mer­cedes Ortega Hernani BHIko Gizarte Heziketako irakasleak, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gazteen Gipuzkoa egitasmoan parte-hartzeko gonbitea luzatu zienean.

Eta halaxe hasi zen dena. «DBH4ko 140 ikasletik, nola hautatu 20?», hori izan zen aurreneko dilema, baina segituan argitu zen: «gelaz gela joan nintzen, eta proiektua azaldu nien. Borondatez eman zuten izena; hasieran 16 ziren, eta azkenean, 13 geratu ziren».

Horiekin osatu zuten pro­iektua ekainean, Etorki­zuna Amestuz izenburupean.

Proiektu irekia
Hasieratik proiektu ireki bezala aurkeztu zien Foru Aldun­diak: «Etorkizuna Eraikizen ba­rruan, beraiek nahi zuten etorkizuna denon artean eraikitzea. Enpresekin egin zuten, eta konturatu ziren etorkizuna gazteena zela. Baina, gazteei nola galdetu? Eta orduan jo zuten guregana», azaltzen du Hernani BHIko irakasleak.

Denera 20 ikastetxe hautatu zituzten: sare publikoko bost ikastetxe, Kristau Eskola­ko beste bost eta hamar ikastola. Denera, 520 ikaslek hartu dute parte, Foru Aldundiak emandako datuen arabera.
Esan bezala, proiektua erabat irekia zen, hortaz, «bakoi­tzak egin du nahi duena», onar­tu du Ortegak.

«Medio gutxirekin etekin ona lortu dute», nabarmendu du Mercedes Ortegak.


Hernani BHIren kasuan, blog bat sortu dute, eta bertan, elementu ezberdinek egin dute bat: etorkizunaamestuz.blogspot.com.

Ideia-jasarekin, hasiera
Aste Santuan jakin zuten pro­iektuaren berri, baina hainbat konturengatik, ekainean eraman zuten aurrera proiektu osoa: «bost egunetan egin ge­nuen».
Nahiz eta Ortegak «gidoi txi­ki bat» eraman zuen, ideia-ja­sa­rekin hasi zuten proiektua, ikasleen beraien interesak ja­so­tzeko asmoz: «proposamen oso desberdinak atera ziren, eta horiek jaso ditugu blogean».

Bertan aurkitu daitezke, besteak beste, insitutuko ikaskideei egindako inkesta bat, hainbat gairen ingurukoa, egun­go egoera aztertzeko as­moz; argazkien bidez, gazteen ametsak irudikatzen dituzte, baita ere; eta bukatzeko, egungo arazoei, etorkizuneko konponbideak ematen saiatzen dira.

Hori guztia laburbiltzeko, bideo bat ere ikusi daiteke: «ho­ri osatzeko, ikasleek lan pilo bat egin zuten, agian, nik espero ez nuena. Nabarmen­tzekoa da bi­deoa», dio Ortegak.
Bere ustez, «medio gutxirekin etekin ona lortu dute». Eta Mercedes Ortegarentzat ga­rran­­­tzitsuena dena da «benetan beraiek egina» dela. Bideo­an, ikasle batek egin du ber­tsoa, montajea ere beraiek egin dute...

Bai bideoa, baita beste gainontzeko lanak ere, Etorkizu­na Amestuz blogean daude, ikusgai.

Azaroaren 15ean, aurkezpena
Orain, gainontzeko eskolekin batera, egindako lan guztia aurkeztuko dute Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako ekitaldian. Gazteen Gipuzkoa izen­burupean, zortzi saio antolatu dituzte, gazteen lanak ezagutzeko; azaroaren 15ean izango da hernaniarren txanda.

Goizeko 11:00etan daukate zita, Foru Aldundiaren egoi­tzan, Donostiako Gipuzkoa plazan. «Nahiz eta ikasle batzuk dagoeneko hemen ez egon, badirudi denak joango garela», dio Ortegak; dena den, «aurkezpena bik egingo dute». Horren aurrean, «pixka bat urduri» badaudela onartu du irakasleak.

«Merezi izan du»
Behin proiektua bukatuta, ekaine­an, balorazio-txostena egin behar izan zuten irakasleek. Izan ere, Mercedes Ortega izan zen arduraduna, baina beste hiru ere aritu ziren la­gun­tzen, borondatez hauek ere: Ana Goena, Gorka Lete eta Nerea Zapirain.

Zalantzarik gabe «merezi izan duela» uste du Ortegak, nahiz eta «lan asko» egin behar izan duten. Onartu du «irakasleontzat ere, lan extra» izan dela.
Horrez gain, ikasleei ere inkesta bat pasa diete Foru Aldunditik. Haiek ez dakite zer erantzun duten, baina «esan digute interesgarria izan dela».

Bi arazo, antzemanda
Dena den, bi arazo ere antzeman dituzte. Batetik, «denbora falta». Ortegaren ustez, «ikasturte osoan zehar garatzeko pro­iektua izan beharko litzake, astean, ordubetez. Gauza asko landu daitezke-eta!».
Izan ere, «halako proiektuak garrantzitsuak dira ikas­leen interesak lantzen dituz­telako».

Bestetik, baliabide ekono­mi­koen falta ere  arazo izan da. Berez, 1.000 euro jasoko ditu eskola bakoitzak, Foru Aldundiaren hitzetan, «euren beharrizanetara bideratzeko». Baina Mercedes Ortegak dio, «ea iristen diren!»: «diru ho­nen zain gaude; eskolak au­rreratu behar izan digu, baina ez dugu dena gastatu».

Diru gutxi gastatu dute proiektuan, tartean, «kamixeta ba­tzuk» egiten. Bestela, txango bat egin zuten paddle surf egi­tera eta bazkaltzera partehar­tzaileekin; gainontzekoa, iku­si­ko dute zertan inbertitu: «ikas­leen onurari, goxotasunari be­gira egin behar da zerbait!», Mercedes Ortegaren ustez.

IKASLEAK
Lierni Cuadrado
Maria Devesa
Miguel Dominguez
Ane Gil
Eider Gonzalez
Ibai Heras
Ane Irazusta
Uxue Ollo
Eneka Iribarren
Ianire Azevedo
June Garmendia
Alazne Macicior
Nahia Robles

IRAKASLEAK
Ana Goena
Gorka Lete
Mercedes Ortega
Nerea Zapirain

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!