Bisita gidatuak kaxkoan, biharko festaren preludio

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 20a, 02:00

Festa giroan borobilduko du­te, beste urte batez, Hernaniko Bakailu Astea. Bihar izango da hori, goizeko 11:00etatik eguerdiko 14:30etara, Atse­gin­degin egingo duten Bakailu Festarekin. 
Denetik izango da bertan. Batetik, goiz osoan ari­­ko dira sukaldatzen, ba­kai­lua pil-pil eran lehiaketako par­te­har­tzai­leak, plater goxoena nork prestatuko. Bitartean, bakailu saltzaileek ere postua jarriko dute Atsegindegin. Lehiaketa bukatzean, sariak banatuko dituzte: bai bakailua pil-pil eran lehiaketako onenei, eta bai pintxo onena prestatu zuen tabernari ere. Atzo ilun­tzera arte zeukaten bozkatze­ko aukera, herritarrek.
Eta sari banaketen on­doren, bakailu pintxoak edota sagardoa ere izango dira au­keran, besteak beste.

Bisita gidatuetarako, bertara azaltzea nahikoa
Baina festaren aurretik, bes­te­rik ere izango da, Bakailu Astearen barruan. Hernaniko hirigune historikoan bisita gidatu bana egingo dute gaur eta bihar, 11:00etan, Biteriko turismo informazio puntutik abiatuta: gaztelaniaz gaur, eta euskeraz bihar. Doa­ko­ak dira, eta ez da izena eman behar; bertara azaltzea, nahikoa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!