Hernaniko preso eta iheslarien senide eta lagunek bertan behera utzi dute gaurko deialdia. Horren ordez, Karlos Apeztegiaren atxiloketa salatzeko deialdia egin du Etxeratek; iluntzeko 20:00etan egingo dute bat, Plazan. Bihar, aldiz, Donostiara joateko deia luzatu dute; Antiguoko tuneletik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan.