«‘Baietz Hernanik!’ eta ‘Euskaraldia’ erronkak erabat bateragarriak dira»

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 19a, 02:00

Baietz Hernanik! erronka mar­txan dauka Euskara Ari Du elkarteak, eta otsailetik ari da hernaniarrak animatzen «er­da­­­­raz ditugun hizkuntza ha­rre­manak euskerara aldatzeko». Dagoeneko 800 hernaniarrek baino gehiagok egin du bat. 

‘Euskaraldia’ ere, badator
Euskeraren erabilera haundi­tzea helburu, Euskaraldia ere indartsu dator Euskal Herrian: «helburu bera duen ekimena da, euskeraz bizitzea, ideia bera lantzeko beste modu bat. Eus­karaldiarekin lortu nahi da aha­lik eta jende gehiena euskeraz bizi dadin 11 egunez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra». «Eta beste ehunka hernaniar ari da jada bat egiten ekimen horrekin», onartu du Euskara Ari Duk.

Zentzu horretan, adierazi dute: «biak dira euskera gehiago erabiltzera bideratutako ekimenak eta biak sustatu nahi ditugu Hernaniko Euskara Ari Du elkartetik». Horregatik, par­te hartzera gonbidatzen dituzte hernaniarrak: «bietako batean izena emanez, edo bietan parte hartuz, biak erabat bateragarriak baitira. Anima gaitezen bietan parte hartzera, eman dezagun pausu bat gehiago eta egin dezagun ahalegina euskara gehiago erabiltzeko».

Bietarako sa­rre­ra topatu ahal izango da www.euskaraaridu.eus web-orri­an. Dena den, Euskaraldiak ere, badu berea:  www.euskaraldia.eus.

Amelia Barquin, herenegun
Bitartean, beren jarduerekin jarraitzen du Euskara Ari Duk. Herenegun hitzaldia eskaini zuen, Amelia Barquinek. Hain zuzen, immigrazioa, euskera eta hezkuntzari buruz aritu zen, Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!