Biterin jarri du hitzordua Hernani Ahal Duguk gaur, 19:00etan. Besteak beste, udal hauteskundeetarako lan-taldeak eta antolaketa izango dituzte hizpide, eta Renfe-Adifen inguruan egin daitezkeen ekintzak. Herritar guztiei irekitako bilera dela gogorarazi dute.