Atsegindegi bilakatuko da eskubaloiaren festaren kokalekua bihar, bertan egingo dute urtero egiten duten aurkezpen-ekitaldi ofiziala. Goizeko 10:00etan hasiko dira ekintzak, kiroldegian, eta ondoren, Atsegindegin egingo dira gainontzekoak, arratsaldeko 18:00ak arte.
Usurbilen kontra, partidua
Infantil mailako mutilen partiduarekin hasiko da jardunaldia. Goizeko 10:00etan jokatuko dute, kiroldegian, Usurbilen kontra.
Bazkarian, denok bat
Ondoren, Atsegindegira pasako da festa. Pintxoak izango dira aukera, eguerdiko 12:00etatik aurrera, eta taldeen aurkezpena egingo dute, segidan; oholtza gainera igoko dira Hernani Eskubaloi Taldea osatzen duten talde guztiak.
Eguerdiko 14:00etan bazkaria egingo dute, denok batera. Eta bazkalostean hasiko dira ondo pasatzeko ekintzak: 15:30etan, talde argazki xelebre lehiaketa egingo dute; 16:00etan, jokoak; 17:00etan, bingoa; eta arratsaldeko 18:00etako merienda eta disko-festarekin bukatuko da eskubaloiaren festa haundia.
EGITARAUA
- 10:00, eskubaloi partidua kiroldegian.
- 12:00, pintxoak aukeran.
- 12:30, taldeen aurkezpena.
- 14:00, bazkaria.
- 15:30, talde argazki xelebre lehiaketa.
- 16:00, jokoak.
- 17:00, bingoa.
- 18:00, merienda eta disko-festa.