Aitor Gorrotxategi bihar, finalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 19a, 02:00

Finalean izango da bihar Aitor Gorrotxategi hernania­rra, atzo bere taldekide Eneko Yoldi eta Mikel Beroizek Mexi­kori 2-0 irabazi ondoren. Fran­tzia izango dute aurkari, Est­a­tu Batuetako taldeari ira­bazi ondoren; arratsaldeko 17:00e­tan izango da, Bartzelonako Vall D’Hebronen.

Hasiera, erraza
Hasiera erraza izan zuten atzo Yoldi eta Beroizek, aurrean eta atzean, hurrenez hurren. 10-1 egin zuten aurreneko seta, Mexikoren aurka. Ondoren, bigarren seterako aldaketa egin zuten mexikarrek, eta luzeagoa eta gogorragoa egin zen hura, euskaldunentzat. 
Azkenean, ordea, irabaztea lortu zuten, as­ko sufrituta.

Gorrotxategi, aukerekin
Larunbatean jokatuko dute finala, Frantziaren kontra, eta honetan parte hartzeko auke­ra izango du Aitor Gorro­txa­tegik. Nahiko segurua izango da Eneko Yoldiren parte har­tzea aurrean, partidu guztiak jokatu baititu; atzea, aldiz, Gorrotxategi bera eta Beroizen artean egongo da.

Irazustabarrena, gaur
Amaia Irazustabarrenak gaur izango du finalaurrekoa 10:00­­­et­an. Zuzenean jarraitu daite­ke, hemen: laliga4sports.es

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!