Pasa den ostegunean banatu ziren Elizatxo Elkartean antolatzen diren txapelketen irabazleentzako sariak. Musean Silvino eta Astiz izan ziren garaile; tutean, Felix eta Valentin, eta tokan Eneko Intxaustik lortu zuen garaipena. Bostak elkarrekin atera ziren argazkian beraien sari eta txapelekin.