Gaur eta bihar, bi finalerdiak

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 18a, 02:00

Aitor Gorrotxategik Mexikoren aurka jokatuko du, gaur 16:00etan, eskuz binakako Munduko Txapelketan, lehenengo finalerdia. Lehenengo partiduan titular izan zen eta bigarrengoan, ordezkoa. Ikusi egin beharko da finalerdian arituko den edo ez. Atzo, Irazustabarrenak eta Mendizabalek galdu egin zuten Frantziaren aurka, 2-0. Hauek finalerdia bihar 10:00etan jokatuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!