Hernaniko Xake Txapelketa igandean hasiko da Kixkalen

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 18a, 02:00

Hernaniko Xake Txapelketa herrikoia igandetan arratsaldeko 16:00etan jokatuko da Kixkal tabernan igan­detik aben­duaren 2ra bitartean. Joko sistema suitzarra erabiliko da (maila berekoek, puntu berberak dituztenek, elkarren artean jokatuko dute). Guztira zazpi jardunaldi jokatuko dira, zazpi partida, urriaren 21 eta 28an; azaroaren 4, 11, 18 eta 25ean; eta abenduaren 2an.

Jokalari bakoitzak ordubete izango du partida jokatzeko. Bi jokalariak ados jarriz gero, astean zehar jokatzeko aukera izango dute eta iganderako antolatzaileei emaitza jakinarazi biharko zaio helbide elektronikoz.

Bi atseden hartzeko aukera izango da: aurreko astean (igandea baino lehen) eskatu beharko da eta puntu erdia jasoko da jokatu gabe. Azken bi jardunaldietan ez da atsedenik hartzerik. Sariak egongo dira lehenengoentzat, he­rriko onenentzat eta baita adinaren arabera onenentza.

Izena eman daiteke bihar arte xakekiskal@gmail.com helbide elektronikoan edo 685 369 952 telefono zenbakian. 

Xake ikastaroak haurrentzat
Bestetik, gogoratu haurrentzat ere xake ikastaroak ematen direla asteazkenetan, 17:00­etan Aristizabalen. Informazio gehiagorako: 685 369 952. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!